Bidailagunak
gara,
ondo
hornitutako
maleta
puskarekin.

Zure diseinu eta
komunikazio estudioa
Durangon.

Diseinu grafikoa eta komunikazioa

Bidailagunak gara,
ondo hornitutako maleta puskarekin.

Zure diseinu eta komunikazio
estudioa Durangon.

Diseinua eta komunikazioa

diseinua baino gehiago

Gakoa hausnarketa eta ekintza gara: komunikazio-estrategia, diseinu grafikoa eta produkzioa. Hainbat diziplina edo jakintza-arloko profesionalekin osatzen dugun lan-taldea gara. Edozein erakundek dituen premia komunikatiboak asetzeko oso garrantzitsuak diren hiru eremu jorratzen ditugu.

Gakoan diseinuaren inguruan lan egiten dugu baina, beste eremu batzuetako lan-talde zabalaren elkarlanarekin: Eduki sortzaileak, komunikazioaren zientzietakoak, itzultzaileak, ilustratzaileak, argazkilariak, diseinatzaileak, web garatzaileak, inprimatzaileak, errotulugileak, eta abar luze batek osatzen dugu ekipoa.

Gakoan taldekideak gara, proiektuaren parte sentitzea nahi izaten dugu, eta baita ere gure ezagutza partekatzea. Bidelagunak gara, ondo hornitutako maleta-puskarekin: esperientzia, konpromisoa, indarra eta sormenerako egarri amaigabearekin beteta.

Gakoan atea zabalik aurkituko duzu. Zalantzaren bat edo edozein argipen behar baldin baduzu, ez izan eragozpenik gurekin harremanetan jartzeko. Atsegin handiz entzungo zaitugu. Laguntzeko prest aurkituko gaituzu.

KOMUNIKAZIOA__

Marka edo proiektu jakin bat ezagutzera eramateko kontuan izan beharrekoak aztertzen ditugu. Diagnostiko batetik abiatzen gara. Gero, komunikazio-planari ekiteko helburuak zehazten ditugu, baita nori zer eta nola esan ere. Eta azkenik, komunikazio-ekintza plan bat proposatzen da. Komunikazioaren eremuan ibilbide-orria izango den dokumentua. Zer, nori, nola eta non egin jakiteko. 

DISEINUA__

Mezua forma eta koloreen bitartez, Gakoa-rentzako hori da diseinua (Diseinu grafikoa). Komunikatzeko beste bitarteko bat. Estrategiarekin koherentea. Ezaugarriak, baloreak, emozioak, istorioak edo ideiak kontatzeko balio duena. Kontzeptuala, praktikoa eta gustu handiarekin egina. Ardatza: grafismoa, ilustrazioa eta argazkilaritza.

PRODUKZIOA__

Prozesua biribiltzeko, egindako lanari forma fisikoa ematen laguntzen dugu. Fase garrantzitsua da hau, lanaren emaitza erakusteko unea baita. Horretarako, hornitzaile eta arlo ezberdinetako profesionalen sare zabala eskaintzeko aukera dugu: web-garatzaileak, errotulugileak, inprentak, arropa eta bestelako elementuekin lan egiten dutenak, eta abar, eta abar.

Diseinu grafikoa eta komunikazioa
Psikogunerako diseinu grafikoa eta estilo liburua

Psikogunerako diseinu grafikoa eta estilo liburua

Helburua Alboan Psikogunearen irudi grafikoa lantzea.Garapena Irudi grafikoa eta estilo liburu bat landu dugu Alboan Psikogunerako. Haurrekin lan egiten dutela kontuan hartuta, horrekin lotu nahi izan ditugu irudiaren ezaugarriak, eta tipografia garbi bat erabiltzeaz...

Web-dendaren diseinua eta garapena

Web-dendaren diseinua eta garapena

Helburua Artisau produktuen salmentarako online denda diseinatzea eta garatzea.Garapena Gorakatek artisau eran sortutako poltsak eta motxilak egiten ditu; produktu horiek erakusteko eta saltzeko webgunea diseinatu eta garatu dugu. Produktu guztiei xehetasunezko...

Patxikoop, marka bereizgarria eta indartsua izatearen indarra

Patxikoop, marka bereizgarria eta indartsua izatearen indarra

Helburua 30 urtean bildutako esperientzia du enpresak, edari-banaketan aitzindaria, eta enpresaren nortasunari eusteko eta indartzeko, zaharkitua zuten marka berritu behar dugu.Garapena Enpresa eredugarria izan da hasieratik; gaur egun ere, antolamenduan, langileekiko...

Inun baino alaiagoa izanen da

Inun baino alaiagoa izanen da

Helburua Hertzainak punk-rock talde aitzindariaren lehen diskoa argitaratu eta 35 urtera, Josu Zabalak eta Garik, taldeko kantugileak eta abeslariak, bi kontzertu berezirekin ospatu nahi izan zuten urteurrena, “Inun baino alaiagoa izanen da” izenburupean. Ekitaldi...

Arrabola marka

Arrabola marka

Helburua Artisau erako gozogintza egiten duen familia-enpresaren marka-lanketa osoa egitea.Garapena Enpresak urte asko zeramatzan arren, marka-elementurik gabe ziharduen, eta marka izatearen garrantziaz jabetuta jo zuten Gakoara. Proiektuaren ezaugarriak aztertu eta...

Kirolene Film Fest jaialdirako lan grafikoak

Kirolene Film Fest jaialdirako lan grafikoak

Helburua Kirolene kirol-irakaskuntzarako zentroak antolatutako film-jaialdiaren irudi korporatiboa eta publizitatea lantzea.Garapena Kirolari buruzko film laburren lehiaketa honetarako irudia eta ekimenaren publizitate-kanpainarako euskarriak landu ditugu.

Osakidetzako euskara zerbitzuari diseinatutako lan grafikoak

Osakidetzako euskara zerbitzuari diseinatutako lan grafikoak

Helburua Euskarari ikusgarritasuna ematea osakidetza barruan.Garapena Hainbat urte daramatzagu egitasmo ezberdinetan parte hartzen: diseinu lanak egiten eta batez ere produkzio lanetan. Egitasmoen zabalpenean beharrezko dituzten euskarriak diseinatu eta ekoizten:...

Gazteei zuzendutako komunikazio kanpaina

Gazteei zuzendutako komunikazio kanpaina

Helburua Durangoko gazteak kontzientziatzea osasuna izateko eskubidea eta hegoaldeko herrialdeen errealitatearen gainean.Garapena Publiko gazteari zuzendutako kanpaina bat zela jakinda, egin genuen lehenengo gauza erabili beharreko tonua zein zen zehaztea izan zen....

Ilustrazioa oinarri duen kanpaina

Ilustrazioa oinarri duen kanpaina

Helburua Emakume langilearen nazioarteko egunerako bitarteko grafikoak lantzea.Garapena Ilustrazio bat egitea planteatu dugu, kartel, esku-orri eta beste euskarrietako elementu grafiko nagusi bezala. Diseinuaren osagaiak testua eta olio-pinturarekin sortutako...

Baliabide Gidaren itzulpena, diseinua eta maketazioa

Baliabide Gidaren itzulpena, diseinua eta maketazioa

Helburua Elorrioko  zerbitzu eta baliabideak jasotzen dituen gida egitea lau hizkuntzatan. Elorriora iritsi berrientzat erabilgarria izan dadin.Garapena Hainbeste hizkuntzatan landu beharreko gida izanik, edukiaren diseinua bereziki zaindu behar izan dugu. Hizkuntza...

Marka berriaren sortze-lana eta diseinua

Marka berriaren sortze-lana eta diseinua

Helburua Biolandare Haztegi Ekologikorako marka berria sortzea.Garapena Biolandare haztegian jarduera desberdintzeko marka sortu genuen, Ekoale, Biolandare marka ardatz hartuta. Irudi berriari identitate-elementuak ematen dizkio baina ez oso agerian. Ekoale identitate...

Bideo korporatiboak eta promozio-bideoak

Bideo korporatiboak eta promozio-bideoak

-- Egunerokotasunean mota askotariko mezuak jasotzen ditugu etengabe, eta nahaspila horretan bereizteko modurik eraginkorrena bideoa izan daiteke kasu askotan. Gertutasuna adierazteko bertutea dauka eta ulertzeko oso erraza da, hartzailearen arreta lortzeko bitarteko...

Argazkiaz gainera diseinuaren presentzia nabarmena duten postalak

Argazkiaz gainera diseinuaren presentzia nabarmena duten postalak

Helburua Elorrioko Udalak turismoari begira argitaratutako 40 postaleko bilduma argitaratzea.Garapena Itziar Baztarrika argazkilariarekin elkarlanean egin dugu argazkigintza lana. Berak ateratako irudiari, guk itxura eman diogu, argazki hutsa izan ez zedin. Elorrioko...

Webgunea eta irudi grafikoa Asier Perez mendi gidariarentzako

Webgunea eta irudi grafikoa Asier Perez mendi gidariarentzako

Helburua Asier Perez mendiko gidaren webgunea eta irudi grafikoa lantzea.Garapena Gakoan webgunea eta irudi grafikoa landu genizkion, gustura, eta pozik egin genuen, guk ere maite ditugulako mendia eta natura. Webgunea ikastaro eta jardueretan izena emateko prestatu...

Argitalpen-diseinua eta produkzioa

Argitalpen-diseinua eta produkzioa

Helburua Elorrioko Udalak argitaratu nahi duen “Atzoko hitzak josten: Elorrioko historia emakumeen eskutik” liburua maketatzea.Garapena 284 orrialdeko liburuaren azala diseinatu eta maketazioa egin dugu. Liburua bi hizkuntzatan dagoenez, maketazio argi eta ulerterraza...

Bezeroak