7 hizkuntzetara itzulitako liburuxka baten diseinua eta maketazioa
Baliabide Gida
Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, portugaleraz, errumanieraz eta arabieraz idatzita. Zaldibarreko herrira heldu berri direnentzako Baliabide Gida erabilgarri bat da. Zaldibarren aurkitu daitezkeen zerbitzu eta baliabide interesgarriak zerrendatzen dituena.
Hainbat hizkuntza eta informazio mota ezberdina erakusten duen liburuxka izanik, garrantzitsua izan da edukiaren diseinua ondo egituratzea. Hierarkia eta elementu grafiko bereizgarriak sortuz, liburu guztian zehar errepikatzen den “erretikulan” txertatzeko. Diseinua apaindura gutxikoa da; irakurterraza, garbia eta sinplea. Titulu garrantzitsuak idazteko “Amsi Pro” tipografia erabili da eta beste guztiarentzako “Open Sans” tipografia aukeratu da, estilo ugariko familia duena.
Arabieraz idatzita dauden 28 orrialdeak aipamen berezia merezi dute. Erronka bat izan da idazkera honekin maketatzea.
Neurria A5, azalak Cyclus Offset 350gr, barruko paperak Cyclus Offset 135gr, 208 orrialde, offset bidezko inprimaketa, josia eta kolatua.
Landutakoa
Itzulpenak
Diseinua
Maketazioa
Produkzioa
Bezeroa
Zaldibarko Udala