argitalpen-diseinua eta produkzioa

Hasiera » Proiektuak » Argitalpen-diseinua eta produkzioa

Atzoko Hitzak Josten

Ikuspegi feminista batetik, eta androzentrismoa gainditzeko asmoz, Elorrioko emakumeek kontatzen duten historia kolektiboa jasotzen duen liburua argitaratu du Elorrikoko Udalak. Ipuinak, kondairak, mitoak, ohiturak, bizipenak, balioak, jolasak… lehenengo pertsonan kontatuak.

Nahiz eta mundu digitalean bizi, paperean publikatutako lan editorialek berebiziko garrantzia izaten jarraitzen dute. Lan bat balioan jartzea nahi denean, ez du parekorik. Paperean egindako lanek nagusitasuna izaten jarraitzen dute, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten beste bitartekoen aurrean.

Nortasun handia duten lan esklusiboak sortzea atsegin dugu, sentsazioak adierazten dutenak. Sorkuntza prozesuan ematen diren alderdi guztiak mimo handiarekin garatuz: Formatua, erretikula, tipografia, kolorea, elementu grafikoak, hierarkia, paperaren aukeraketa, etab.

Elorrioko Udalarentzat egindako lan honetan, azalaren diseinua eta maketazio lanak egin ditugu, beste gauza batzuen artean. 284 orriko liburua da, 2 hizkuntzatan idatzia. Azalak 300gr, mate eta glasofonatua, azal-hegalekin, inprimatzea 4 + 4 kolore. Barruko papera 90gr, marfil kolorekoa, inprimatzea 1 + 1 kolore.

Landutakoa Argitalpenaren Diseinua Maketazioa Fotografia Produkzioa
Bezeroa Elorrioko Udala
Argitalpen-diseinua
Argitalpen-diseinua
Argitalpen-diseinua

Pin It on Pinterest