marka garapena Gozoki ekologikoak egiten dituen artisauarentzat
Arrabola
Proiektu familiar txiki bat da. Artisau-gozokiak ekoizten dituzte, modu ekologikoan eta ekoizpen industrializatuetik aldenduta. Arratiako bailaran kokatua dago, baserri-ingurune batean. Bere produktuak inguruko eskualdeetan saltzen dituzte. Gertutasuna eta freskotasuna bultzatuz.
Urteak zeramatzaten gozogile lanetan baina, sekula ez zuten garatu marka baten elementurik. Halako batean, beraien proiektuarentzako “marka” batek laguntzen duenarekin oharturik, pausu bat aurrera ematea erabaki zuten eta horretarako Gakoara etorri ziren laguntza eske.
Proiektuaren berezitasunak aztertu eta gero. Lehenik, nortasun-irudiaren liburuxka bat garatzea proposatu genien: Oinarrizko elementuekin eta beraien izaerari fidela izango litzatekeen iruditegi batekin. Ondoren, diseinatutako elementu ezberdinak ekoizten lagundu genien (poltsak, kutxak, papera, etiketak, pegatinak, oihalak, arropak, bitarteko digitalak, eta abar).
Landutakoa
Branding-a
Diseinua
Packaging-a
Fotografia
Produkzioa
Bezeroa
Arrabola