Baliabide Gidaren itzulpena, diseinua eta maketazioa

Hasiera » Proiektuak » Baliabide Gidaren itzulpena, diseinua eta maketazioa

Baliabide Gida

Elorrioko herrira heldu berri direnentzako Baliabide Gida erabilgarri bat da. Elorrio hobeto ezagutzeko balio duena. Zerbitzu eta baliabide interesgarriak zerrendatzen dituena. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez idatzita. Karpeta eta boligrafo batekin osatutakoa, udaletxeko harrera guneetan erantsi daitezkeen dokumentuak gorde ahal izateko eta norberaren oharrak idazteko.

Jatorri eta kultura anitzetako herritarrentzat zuzendutako tresna izanik, informazio guztia 4 hizkuntzetan idatzia dago eta bakoitzari kolore bat ezarri zaio bilaketa errazagoa izateko, guztia testuinguru armoniko batean. Diseinuari dagokionez, apaindura gutxikoa da; irakurterraza, garbia eta sinplea. Tipografiaren aukeraketari garrantzi berezia eskaini zaio, irakurtzeko erraza eta atsegina izan behar zelako. Azkenean, “Gaspo Slab” tipografia aukeratu zen, estilo ugariko familia duena.

Neurria A5, azalak Cyclus Offset 350gr, barruko paperak Cyclus Offset 135gr, 144 orrialde, offset bidezko inprimaketa, josia eta kolatua.

Landutakoa

Itzulpenak

Diseinua

Maketazioa

Produkzioa


Bezeroa

Elorrioko Udala


Diseinua eta maketazioa
Diseinua eta maketazioa
Diseinua eta maketazioa
Diseinua eta maketazioa
Diseinua eta maketazioa

Pin It on Pinterest