Bideo korporatiboak eta promozio-bideoak

Hasiera » Proiektuak » Bideo korporatiboak eta promozio-bideoak

Bideo lanak

Egunerokotasunean mota askotariko mezuak jasotzen ditugu etengabe, eta nahaspila horretan bereizteko modurik eraginkorrena bideoa izan daiteke kasu askotan. Gertutasuna adierazteko bertutea dauka eta ulertzeko oso erraza da, hartzailearen arreta lortzeko bitarteko oso eraginkorra.

Bideoaren eremuan egin ditugun lanen artean, bideo-korporatiboa nagusitzen da. Durango eta Bilbo inguruko enpresei egindako lanak dira. Formatu honen bitartez oso erraza da modu erakargarri batean enpresaren bertute eta indarguneak adieraztea, honen nortasun-marka eta balioak ezagutarazteaz batera. Bideo-korporatibo baten bidez, istorio bat kontatzen duzun bitartean erabiltzen duzun teknologia eta tresnak erakutsi ahal dituzu, edo zure taldea eta instalazioak aurkeztu, edo zure helburuak eta etorkizuneko proiektuak azaldu.

Orri honetan azken urte hauetan egin ditugun bideo batzuk erakusten ditugu. Bideo-korporatiboak, promozio-bideoak eta musika talde batzuei egindako lan batzuk ere.

Landutakoa

Gidoia

Grabazioa eta edizioa

Grafismoa

Soinua


Pin It on Pinterest