argazkiaz gainera diseinuaren presentzia nabarmena duten postalak
Turismo Bulegoarentzako postalak
Elorrioko Udalak turismoari begira argitaratutako 40 postalen diseinua eta argazkiak sortu ditugu. Elorrioko 10 irudi desberdinekin urtaro bakoitzeko.
Lan hori Itziar Baztarrika argazkilariarekin elkarlanean egin dugu. Berak ateratako argazkiei itxura eman diogu. Diseinu grafikoaren bidez postalei nortasun berezia eman diogu, betiere argazkiei lehentasuna emanez.
Postalaren neurria 10×15 zm, papera 250 gramo, barrualdea mate (idatzi ahal izateko) eta azalaren aldeari brillo txiki bat eman diogu argazkia hobeto ikusteko.
Landutakoa
Diseinua, fotografia eta produkzioa.
Bezeroak
Elorrioko Turismo Bulegoa