gazteei zuzendutako komunikazio kanpaina
Durangotik hegoaldera
Medicus Mundi Bizkaiak eta Durangoko Udalak Durangotik Hegoaldera lehiaketa antolatu zuten, bi helbururekin: gazteak kontzientziatzea bai osasuna izateko eskubidearen gainean, bai Hegoaldeko herrialdeen errealitatearen gainean. Lehiaketa 2018ko irailaren eta urriaren artean egin zen, eta talde irabazleak Guatemalara bidaiatu zuen Medicus Mundi Bizkaiak han lantzen dituen proiektuak ezagutuz.
Publiko gazteari zuzendutako kanpaina bat zela jakinda, egin genuen lehenengo gauza erabili beharreko tonua zein zen zehaztea izan zen. Erabakia tonu informal bat erabiltzea izan zen, horregatik aukeratu genuen ilustrazio batekin sortzea euskarri grafiko guztiak, komiki estilo ukituarekin. Dinamikoa, alaia, eta aldi berean, salatzen zen egoeraren larritasuna modu duinean komunikatzeko modukoa.
Landutakoa
Ilustrazioa, diseinua, multimedia, serigrafia eta produkzioa.
Bezeroak
Medicus Mundi Bizkaia
Durangoko Udala