inun baino alaiagoa izanen da
Gari & Josu
Hertzainak punk-rock talde aitzindariaren lehen diskoa argitaratu eta 35 urtera, Josu Zabalak eta Garik, taldeko kantugileak eta abeslariak, bi kontzertu berezi egin zituzten 2019ko irailaren 26 eta 27an Bilboko Euskalduna jauregian, “Inun baino alaiagoa izanen da” izenburupean.
Hertzainak taldeak plazaratu zituen sei lanetako dozena eta erdi kanta inguru hautatu eta kontzertu “errepikaezina” eskaini zuten, gonbidatu berezien babesarekin.
Gakoaren lana ekitaldiaren irudi orokorra eta merchandisinga sortzea izan da. Argazkiak Itziar Baztarrikarekin elkarlanean atera ditugu, bai kontzertuetakoak, bai posterrerako eta euskarri ezberdinetarako erabili ditugunak ere. Bada, irudia euskarri desberdinetan erabiltze aldera, hainbat formatu landu ditugu: posterrak, ploter handiak, tranbian jartzeko biniloak, etab.
Landutakoa
Fotografia, diseinu grafikoa eta produkzioa.
Bezeroak
Gari eta Josu.