kirol film laburren lehiaketarako irudi korporatiboa eta publizitate kanpaina

Hasiera » Proiektuak » Kirolene Film Fest jaialdirako lan grafikoak

Kirolene Film Fest

Kirolene kirol irakaskuntzarako zentro publikoa da. Durangon kokatua dago eta dagoeneko bigarren urtea da “Kirolene Film Fest” jaialdia antolatzen duela. Ekimen honen bidez, natura-ingurunean egiten den kirolari ikusgarritasuna eman nahi zaio. Jaialdiak 3 egunetako iraupena izaten du. Lehenengo bi egunetan dokumental eta pelikulen emanaldiak egiten dira eta hirugarren egunean gala berezia egiten da sari banaketarekin batera.

Deialdia eta ekimena iragartzeko irudia sortzea proposatu zigutenean, dagoeneko jaialdi bat antolatuta zeukaten, eta urte bat igarota hurrengo jaialdiaren prestaketa lanetan zebiltzan. Urtero errepikatuko zen ekimen bat egonkortzeko helburuarekin.

Urte askotarako gure artean gelditzera zetorren ekimen bat zela oharturik, proposatu genien lehen gauza “irudi korporatibo” berri bat sortzea izan zen. Posizionatu nahi ziren ideiak finkatzeko lagungarri izango zena eta urteen igaroaz ekimena identifikatzeko lagungarri izateko. Proposatu genien bigarren gauza, ekimena iragartzeko kanpainak urtero izaera propioa izatea izan zen, baina beti, sortuko zen “irudi korporatibo” berriaren elementuekin babestuta.

Landutakoa

Komunikazioa, diseinua, fotografia, merchandising-a.


Bezeroak

Kirolene


Kirol film laburren lehiaketarako irudi korporatiboa eta publizitate kanpaina
Kirol film laburren lehiaketarako irudi korporatiboa eta publizitate kanpaina

Pin It on Pinterest