marka bereizgarria eta indartsua izatearen indarra

Hasiera » Proiektuak » Patxikoop, marka bereizgarria eta indartsua izatearen indarra

Patxikoop

1985. urtean kooperatiba moduan sortu zenetik, Patxikoop-ek era guztietako ostalaritzarako produktuak banatzen ditu. Sektore honetan dagoen lehiakortasun maila handia izanik ere, Bizkaian erreferentziazko enpresa izatea lortu du, 1400 bezero izatera iritsi arte.

Urte asko daramatzagu Patxikoop-ekin lankidetzan. Patxikoop markaren birmoldaketa lanarekin abiatu genuen gure harremana. Marka garai berrietara egokitu beharra baitzegoen. Behin helburuak ondo definituta zeudela, posizionatu beharreko ideiak modu argian adierazten zuten baliabide grafiko oinarrizkoenak sortzeari ekin genion. Marka berritua, bereizgarria eta indartsua sortuz.

Abiapuntu egonkor bat sortu ondoren, markaren garapen lanetan jarraitu dugu gaur egun arte, era guztietako lanak egiten. Hauek dira sortu dizkiegun bitarteko komunikatibo aipagarrienak: Irudi korporatiboa, webgunea, publizitate kanpainak, promozio-bideoak, katalogoak eta ibilgailu guztien errotulazioa.

Landutakoa

Komunikazioa, restyling-a, branding-a, diseinua, bideoa, web, fotografia, publizitatea eta errotulazioa.


Bezeroak

Patxikoop


Ibilgailuentzako errotuluen diseinua
Ibilgailuentzako errotuluen diseinua
Web-gunearen diseinua eta garapena
Web-gunearen diseinua eta garapena
Produktuen katalogoaren diseinua
Produktuen katalogoaren diseinua
Produktuen katalogoaren diseinua
Patxikoop-en Estilo Liburua
Koadernoaren diseinua
Koadernoaren diseinua

Pin It on Pinterest