psikogunerako diseinu grafikoa eta estilo liburua
Alboan
Haurtxoen behaketak, Arreta Goiztiarra, Prebentzio eta Hezkuntza mailako Psikomotrizitatea, Psikomotrizitate Terapeutikoa, Guraso Topaketak..
Jolasaren eta mugimenduaren bidez, haurrak bizi dituen egonezinei irtenbidea eman eta ongizatea berreskuratzeko aukera eskaintzen dio Aucouturier Psikomotrizitateak. Balio terapeutiko handiko praktika da: modu integralean, haurraren eraikitze eta pentsamendu prozesuei laguntzen die.
Gakoak irudi grafiko eta estilo liburu bat landu du Alboan Psikogunerako. Haurrekin lan egiten dutela kontuan hartuta, horrekin lotu nahi izan ditugu irudiaren ezaugarriak, eta tipografia garbi bat erabiltzeaz gain, kolore askorekin jokatu dugu horren lanketan.
Landutakoa
Diseinu grafikoa, fotografia, errotulazioa eta produkzioa.
Bezeroak
Alboan