web-dendaren diseinua eta garapena

Hasiera » Proiektuak » Web-dendaren diseinua eta garapena

Gorakat

Gorakat kasualitate batetik abiatuta sortu zen proiektu pertsonala da. Azoka batean parte hartzeko gonbidapena jaso eta esku artean zituen oihal txatal batzuekin zerbait sortu ote zezakeen galdetu zion bere buruari. Buelta pare bat eman ondoren… poltsa txukun eta dotore batzuk sortzea erabaki zuen. Azokan, sortutako poltsa gehienak saldu eta gainera enkargu batzuekin bueltatu zen etxera. Diseinu berriak egin eta hainbat azokatara aurkeztu ondoren, publikoak Gorakat atsegin zuela baieztatu zuen. Orduantxe, artisautza bizibide bihurtzea erabaki zuen.

Denborak aurrera egin ahala, Gorakat egonkortzen joan zen eta aldi berean helburu berriak finkatu zituen etorkizunari begira. Horregatik, garai berrietara egokitzeko asmoarekin eta teknologia berriek eskaintzen dituzten baliabideak baliatzeko ideiarekin, web-dendaren proiektua jarri zuen martxan Gakoaren laguntzarekin.

Gakoan web-denda eraikitzeko beharrezko etapa guztiak gure gain hartu ditugu. Diseinua, web-dendaren garapena, domeinuaren erregistroa, SSL segurtasun ziurtagiriaren instalazioa eta ostalaritza zerbitzua.

Ecommerce proiektuetan, arreta berezia jartzen diogu teknologia sendoak eta seguruak erabiltzeari, azpimarratzeko kontua iruditzen zaigu. Bestetik, bezeroari formakuntza saioak eskaintzen dizkiogu. Etorkizunean web-dendaren kudeaketa autonomia osoarekin burutu ahal izateko.

Landutakoa

Diseinua, web garapena, ecommerce, hosting.


Bezeroak

Gorakat


Gorakat web-dendaren diseinua eta garapena
Gorakat web-dendaren diseinua eta garapena
Gorakat web-dendaren diseinua eta garapena

Pin It on Pinterest