Webgunea eta irudi grafikoa Asier Perez mendi gidariarentzako
Asier Perez
Gakoan webgunea eta irudi grafikoa landu dizkiogu.Webgunea ikastaro eta jardueretan izena emateko prestatu dugu, bere lan agenda ikusteko eta bezeroarekiko harreman zuzena edukitzeko. Webguneaz gain, bere Instagrama ere prestatu dugu bere jarduera eta eskaintzen berri emateko erabiltzen duena.
Gurasoek txikitatik eramaten zuten mendira; harri artean jolasten zuen, basoan galdu… primeran ibiltzen zen. Ondoren Atxarteko hormak ezagutu zituen eta Pirinioak, Europako mendiak; arroilak, izotzetako eskalada edo mendiko eskia.
Asier Perezek txikitatik izan du mendiarekin lotura eta maitasuna. Elorrioko gazte honek gogoa eta ilusioa ekarri zizkigun proiektu hau gauzatzeko. Guk ere maite ditugulako mendia eta natura.
Landutakoa
Diseinu grafikoa, web, fotografia.
Bezeroak
Asier Perez