Inun baino alaiagoa izanen da

Helburua

Hertzainak punk-rock talde aitzindariaren lehen diskoa argitaratu eta 35 urtera, Josu Zabalak eta Garik, taldeko kantugileak eta abeslariak, bi kontzertu berezirekin ospatu nahi izan zuten urteurrena, “Inun baino alaiagoa izanen da” izenburupean. Ekitaldi horren irudi orokorra eta merchandisinga sortu dugu.

Garapena

Bi kontzertuetako argazkiak zein posterrerako eta beste euskarrietarako erabili ditugunak Itziar Baztarrikarekin elkarlanean atera ditugu. Irudia euskarri desberdinetan erabiltze aldera, hainbat formatu landu ditugu: posterrak, ploter handiak, tranbian jartzeko biniloak, etab.