Patxikoop, marka bereizgarria eta indartsua izatearen indarra

Helburua
30 urtean bildutako esperientzia du enpresak, edari-banaketan aitzindaria, eta enpresaren nortasunari eusteko eta indartzeko, zaharkitua zuten marka berritu behar dugu.
Garapena
Enpresa eredugarria izan da hasieratik; gaur egun ere, antolamenduan, langileekiko harremanean, banaketa-ereduan eta bezeroarekiko harremanean eredugarri izaten jarraitzen du, eta hori helarazi nahi izan dugu betiko izenari itxura modernoagoa eta egokituagoa emanez. Webgunea informaziorako eta salmentarako prestatu dugu, eta egiten duten lanaren garrantzia kontuan hartuta, bideo batean bilduta jaso dugu haien esperientzia eta jardun-eredua.