Ilustrazioa oinarri duen kanpaina

Helburua

Emakume langilearen nazioarteko egunerako bitarteko grafikoak lantzea.

Garapena

Ilustrazio bat egitea planteatu dugu, kartel, esku-orri eta beste euskarrietako elementu grafiko nagusi bezala. Diseinuaren osagaiak testua eta olio-pinturarekin sortutako ilustrazioa dira. Jatorri, izaera eta adin ezberdinetako 5 emakume langile ageri dira ilustrazioan. Denak batera deialdian parte hartzeko dei eginez. Alaitasuna, seriotasuna eta akzioa iradokitzen duen konposaketa bat osatuz.