1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak Gakoa (Aritz Alberdi Uranga / Ibon Urizar Zugazagoitia J95785028) enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea (hemendik aurrera “Gakoa”). Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak eta harreman komertzialak kudeatzeko eta Gakoaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen intereskoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko erabiliko dira.

Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan azaltzen diren helburuak betetzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, interesdunaren baimen zehatza, tratamenduaren erantzulearen legezko betebeharraz betetzea eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa (esate baterako, informazio komertziala bidaltzeko) dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Gakoak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

2. Datu pertsonalak biltzea

Gakoak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako formularioak) ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Gakoak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

Gakoak datu pertsonalak modu egokian bilduko ditu eta helburu zehatzak, esplizituak, legitimoak eta beharrezkoak betetzeko tratatuko ditu.
Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.
Gakoak adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta legezko tutoreen baimena eta onespena eskatuko du datuak biltzeko eta tratatzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Gakoak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

3. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu edo gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Gakoa, Komentukale, 19, behea, 48200 Durango (Bizkaia), edo posta elektroniko honen bitartez: info@gakoa.eus.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

4. Segurtasun-neurriak

Gakoak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Gakoaren erantzukizunpekoak.

5. Trafiko-datuak

Gakoaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Gakoari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics edo antzeko tresnekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaileak orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Gakoaren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

6. Indarraldia

Gakoak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Gakoak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Gakoak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Gakoak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

7. Jurisdikzioa

Gakoaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Gakoa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Gakoak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.