01 kategoria

Webgunea eta presentzia interneten

Zer sartzen da hemen?

Domeinua:
Domeinuen erregistroa ehunka TLD erabilgarriren artean.

Hosting-a:
Webgunea eta posta elektronikoak eskuragarri izateko beharrezkoak diren elementu guztiak kudeatzeko plan ezberdiñak.

SSL edo TLS ziurtagiria:
Bi protokolo kriptografiko dira, eta bezeroaren eta zerbitzariaren arteko datu-trafikoa zifratzea eta konexioa autentifikatzea dute helburu. Web zerbitzarian instalatu ondoren, ziurtagiriak giltzarrapoa eta https protokoloa aktibatzen ditu, eta, horrela, konexio segurua gaitzen da web zerbitzaritik nabigatzaileraino.

Edukiaren arkitektura:
Web edukiaren mapa hierarkikoa eta webguneko orrialdeen arteko nabigagarritasuna.

Diseinu grafikoa:
Web gunearen diseinua sortzea eta garatzea, erakundearen nortasunaren arabera.

Garapena:
Webgunearen programazioa eta maketazioa. Responsive, gailu guztietara egokitu daitekeena. WCAG-2.1 irisgarritasun-jarraibideak betez, AA maila.

SEO posizionamendua:
kokapenerako oinarrizko estrategia bat garatzea bilatzaile nagusietan.