Arrabola marka

Helburua

Artisau erako gozogintza egiten duen familia-enpresaren marka-lanketa osoa egitea.

Garapena

Enpresak urte asko zeramatzan arren, marka-elementurik gabe ziharduen, eta marka izatearen garrantziaz jabetuta jo zuten Gakoara. Proiektuaren ezaugarriak aztertu eta euren nortasunari atxikitzen zaion irudi korporatiboa sortu dugu, horri loturiko euskarriekin batera: poltsak, kutxak, papergintza, etiketak, eranskailuak, oihalak, jantziak, baliabide digitalak, etab.