Diseinu grafikoa eta komunikazioa

Neurrira sortutako
komunikazio plan integralak.
Sorkuntza, diseinua
eta ekoizpen lanak.

Diseinua eta komunikazioa

diseinua
baino
gehiago

Gakoa hausnarketa eta ekintza gara: komunikazio-estrategia, diseinu grafikoa eta produkzioa. Hainbat diziplina edo jakintza-arloko profesionalekin osatzen dugun lan-taldea gara. Edozein erakundek dituen premia komunikatiboak asetzeko oso garrantzitsuak diren hiru eremu jorratzen ditugu.

Gakoan diseinuaren inguruan lan egiten dugu baina, beste eremu batzuetako lan-talde zabalaren elkarlanarekin: Eduki sortzaileak, komunikazioaren zientzietakoak, itzultzaileak, ilustratzaileak, argazkilariak, diseinatzaileak, web garatzaileak, inprimatzaileak, errotulugileak, eta abar luze batek osatzen dugu ekipoa.

Gakoan taldekideak gara, proiektuaren parte sentitzea nahi izaten dugu, eta baita ere gure ezagutza partekatzea. Bidelagunak gara, ondo hornitutako maleta-puskarekin: esperientzia, konpromisoa, indarra eta sormenerako egarri amaigabearekin beteta.

Gakoan atea zabalik aurkituko duzu. Zalantzaren bat edo edozein argipen behar baldin baduzu, ez izan eragozpenik gurekin harremanetan jartzeko. Atsegin handiz entzungo zaitugu. Laguntzeko prest aurkituko gaituzu.

KOMUNIKAZIOA__

Marka edo proiektu jakin bat ezagutzera eramateko kontuan izan beharrekoak aztertzen ditugu. Diagnostiko batetik abiatzen gara. Gero, komunikazio-planari ekiteko helburuak zehazten ditugu, baita nori zer eta nola esan ere. Eta azkenik, komunikazio-ekintza plan bat proposatzen da. Komunikazioaren eremuan ibilbide-orria izango den dokumentua. Zer, nori, nola eta non egin jakiteko.

DISEINUA__

Mezua forma eta koloreen bitartez, Gakoa-rentzako hori da diseinua (Diseinu grafikoa). Komunikatzeko beste bitarteko bat. Estrategiarekin koherentea. Ezaugarriak, baloreak, emozioak, istorioak edo ideiak kontatzeko balio duena. Kontzeptuala, praktikoa eta gustu handiarekin egina. Ardatza: grafismoa, ilustrazioa eta argazkilaritza.

PRODUKZIOA__

Prozesua biribiltzeko, egindako lanari forma fisikoa ematen laguntzen dugu. Fase garrantzitsua da hau, lanaren emaitza erakusteko unea baita. Horretarako, hornitzaile eta arlo ezberdinetako profesionalen sare zabala eskaintzeko aukera dugu: web-garatzaileak, errotulugileak, inprentak, arropa eta bestelako elementuekin lan egiten dutenak, eta abar, eta abar.

Diseinu grafikoa eta komunikazioa
Rigging Lab irudi korporatiboa

Rigging Lab irudi korporatiboa

Helburua Rigging Irtenbide teknikoak eta efektu bertikalen enpresarako irudi korporatiboa egiteaGarapena Logotipoa, estilo liburua eta hainbat aplikazio eta soporte sortu dituguHelburua Rigging Irtenbide teknikoak eta efektu bertikalen enpresarako irudi korporatiboa...

Web orriaren diseinua Aiert Buruaga

Web orriaren diseinua Aiert Buruaga

Helburua Aiert Buruaga arkitektoaren web orria diseinatu eta programatu duguGarapena, Gakoak web orria landu du, kasu hontan Aiertek bere proiektuak eta ekimen guztien berri emateko erreztasunez.  

Arropa dendarentzako brandinga

Arropa dendarentzako brandinga

Helburua Branding-estrategia berri bat sortzeaGarapena Gaur egun, branding-estrategia bat garatzea beharrezkoa bihurtu da arrakasta izan eta denboran iraun nahi duen edozein proiektutarako. Oker gabiltza marketina bezalako anglizismo hauek korporazio handiei soilik...

Zentripeta Nortasuna grafikoa

Zentripeta Nortasuna grafikoa

Helburua Zentripeta Kimika naturala proiektuaren irudi korporatiboa sortu duguGarapena Logotipoa eta estilo liburua sortu ditugu, naturarekin harreman zuzena duen irudia sortu dugu, bezeroak produktu naturalak erabiltzen dituelako

Poltsak diseinatu

Poltsak diseinatu

Helburua Kurutziaga ikastolarako poltsak diseinatu eta produkzitu dituguGarapena Poltsaren goiko aldeko ertzak, tolestura bikoitzarekin, sendotasun handiagoa eta kalitatezko akabera emateko

Egutegiaren diseinua

Egutegiaren diseinua

Helburua Langileentzako egutegi bat sortuGarapena Patxikopeko langileei argazkiak atera dizkiegu enpresak dituen aplikazioetan erabiltzeko eta era berean argazkiak erabili ditugu egutegi bat egiteko.Helburua Publiko guztientzako arropa marka bat sortuGarapena Maitasun...

Komunikazio plana

Komunikazio plana

Helburua Enpresaren komunikazio plana egin eta marka barri bat sortu   Garapena IRAUN S. Coop. marka berriaren komunikazio plana da honakoa. Bertan, 2016ko azkenetan jaio zen marka berria ezagutzera emateko kontuan izan beharrekoak aztertzen dira.

Sokan Irudi korporatiboa

Sokan Irudi korporatiboa

Helburua Miguel Angel Bernalte "Pumu" mendiko gidaren irudi grafikoa lantzea.Garapena Gakoak irudi grafikoa eta bere instagrama landu du jarduera eta ekimen guztien berri partekatzeko.  

Ride On Riders and Mechanics

Ride On Riders and Mechanics

Helburua Ride On Alakanteko bizikleta mekanikoie arropa marka barri bat sortzeaGarapena Gakoak Ride On irudi grafikoa hartuta marka barri bat sortu du, kalean jartzeko arropa sortuz  

APP berria ezagutzera emateko kanpaina

APP berria ezagutzera emateko kanpaina

Helburua Aplikazio berriari buruzko kanpaina diseinatu Garapena Taberna, jatetxe eta ostalarientzako sortutako aplikazio berriari buruzko kanpaina komunikatibo bat da. Sare Sozialetara eta idatzizko komunikabideetara zuzendutako pieza grafikoak dira. Patxi Kooperatiba...

Txirrindularientzako arroparen diseinua eta produkzioa

Txirrindularientzako arroparen diseinua eta produkzioa

Helburua Txirrindularientzako arropa pertsonalizatua eginGarapena Bizibikentzat egindako lana da. Maillotak, jakak eta kuloteen diseinuak sortu ditugu eta produkzioa Bioracer arropa egilearen lankidetzarekin egin dugu. Erabili ditugun ehunak termikoak dira, haizearen...

jateko eta edatekoen karta

jateko eta edatekoen karta

Helburua Jateko eta edatekoen karta bereziak eginGarapena Egindako ilustrazioek eta diseinuak nortasun berezia ematen diote lanari baina, lan honetan nabarmentzeko alderdi garrantzitsuena produkzio lanari dagokiona da, hau da, diseinuari forma fisikoa ematea....

Promozio-bideoak Txintxirri ikastolarentzako

Promozio-bideoak Txintxirri ikastolarentzako

Helburua Sare Sozialetan zabaltzeko hiru bideo labur eginGarapena Herri ekimenez sortua duela 50 urte baino gehiago, Elorrioko Txintxirri ikastolak etorkizunari begira duen proiektua azaltzeko 3 bideoen produkzio lana garatu dugu. Gidoia, filmazioa eta edizio lana...

Jatetxe eta ostalaritzarako marketina

Jatetxe eta ostalaritzarako marketina

Helburua Marka-irudia eguneratzeaGarapena Azkenaldian, publizitateak aldaketa garrantzitsuak izan ditu. Jatetxeen testuinguru berezian, jauzi kualitatibo nabarmena aurkitzen dugu, eta branding estrategia baten garapena beharrezko bihurtu da. Hemen, GORA&GO! -ekoei...

Nortasun grafikoaren diseinua

Nortasun grafikoaren diseinua

Helburua Zintzilik proiektuaren irudi korporatiboa sortuGarapena Honakoa, Xabier Amorrorturentzat egindako lanaren parte bat da. Logotipoa eta beste hainbat bitarteko grafiko sortu ditugu, naturarekin harreman zuzena duen bizitza proiektuaren iruditegia.

Dinamoa.eus webgunea

Dinamoa.eus webgunea

Helburua Dinamoa Sormen Gunearen webgunea diseinatu eta garatzea.Garapena Mugimendua indar eta indarra argi bihurtzeko tresna da Dinamoa. Sormen gune zabala da, anitza, askea, irekia; sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategia. Webgunea garatzeko...

Egurrezko kartelak

Egurrezko kartelak

Helburua Tabernetako garagardo iturrietan jartzeko kartelak diseinatzea.Garapena Produkzio lana da La Salve garagardo-lantegiari egindako lan honetan nabarmentzeko alderik garrantzitsuena. Egurra eta material sintetikoak erabili ditugu, hezetasun handia jasan behar...

“Ortutik plazara” kartelen diseinuak

“Ortutik plazara” kartelen diseinuak

Helburua Bertako nekazarien produktuak ezagutarazi eta Durangoko azoka bultzatzea.Garapena Kartelen zentralitate guztia bertako produktu ezberdinek dute, beraiek dira protagonista nagusiak. Argazkilaritza eta diseinu grafiko landu ditugu.

Puro Chile

Puro Chile

-- Puro Chile musika taldeari grabatu eta editatutako bideoclipa Aitor Mendilibar eta Pello Salaberriarekin

Webgunea eta nortasun grafikoa

Webgunea eta nortasun grafikoa

Helburua Gure abokatuak lan-taldearentzako irudi grafikoa eta web orria garatzea.  Garapena Taldearen izaerari eta laguntza eskaintzen dion inguruari erreparatuta sortu dugu. Diseinu grafiko indartsua, gaur-egungoa, eta garbia.

Aitor Mendilibar Cinematographer

Aitor Mendilibar Cinematographer

Helburua Aitor Mendilibarren web orria diseinatu.Garapena Aitor Mendilibarrek kolore aukera zehatz batean landutako ehundura bisualak bilatzen ditu beti. Aitorren begiradak, istorioak hauteman eta errealitatera isurtzen ditu bere leiarraren bidez. Gakoan Aitorren...

Aiert Buruaga Arkitektura & Diseinua

Aiert Buruaga Arkitektura & Diseinua

Helburua Aiert Buruaga Arkitektura estudioaren irudi korporatibo berria lantzea.Garapena Aiert Buruaga arkitektura estudioaren erreferente nagusia da. Bere izenaren gainean eraiki du estudioaren marka, beraz zerbait pertsonala diseinatu dugu. Hala ere, erakunde batek...

Maitia arropa marka

Maitia arropa marka

Helburua Publiko guztientzako arropa marka bat sortuGarapena Maitiarentzako garatu ditugun lanen artean hauek dira garrantzitsuenak: marka berri bat sortzea, marka ezagutarazteko kanpaina bat egitea, promozio-bideo bat sortzea eta diseinuak egitea serigrafia bitartez...

Kirolene Film festibala

Kirolene Film festibala

Helburua Kirolene kirol-irakaskuntzarako zentroak antolatutako 2021eko film-jaialdiaren irudia moldatu eta publizitatea lantzea.Garapena Kirolari buruzko film laburren lehiaketa honetarako irudia eta ekimenaren publizitate-kanpainarako euskarriak landu ditugu.

Psikogunerako diseinu grafikoa eta estilo liburua

Psikogunerako diseinu grafikoa eta estilo liburua

Helburua Alboan Psikogunearen irudi grafikoa lantzea. Garapena Irudi grafikoa eta estilo liburu bat landu dugu Alboan Psikogunerako. Haurrekin lan egiten dutela kontuan hartuta, horrekin lotu nahi izan ditugu irudiaren ezaugarriak, eta tipografia garbi bat erabiltzeaz...

Web-dendaren diseinua eta garapena

Web-dendaren diseinua eta garapena

Helburua Artisau produktuen salmentarako online denda diseinatzea eta garatzea.Garapena Gorakatek artisau eran sortutako poltsak eta motxilak egiten ditu; produktu horiek erakusteko eta saltzeko webgunea diseinatu eta garatu dugu. Produktu guztiei xehetasunezko...

Patxikoop, marka bereizgarria eta indartsua izatearen indarra

Patxikoop, marka bereizgarria eta indartsua izatearen indarra

Helburua 30 urtean bildutako esperientzia du enpresak, edari-banaketan aitzindaria, eta enpresaren nortasunari eusteko eta indartzeko, zaharkitua zuten marka berritu behar dugu.Garapena Enpresa eredugarria izan da hasieratik; gaur egun ere, antolamenduan, langileekiko...

Inun baino alaiagoa izanen da

Inun baino alaiagoa izanen da

Helburua Hertzainak punk-rock talde aitzindariaren lehen diskoa argitaratu eta 35 urtera, Josu Zabalak eta Garik, taldeko kantugileak eta abeslariak, bi kontzertu berezirekin ospatu nahi izan zuten urteurrena, “Inun baino alaiagoa izanen da” izenburupean. Ekitaldi...

Arrabola marka

Arrabola marka

Helburua Artisau erako gozogintza egiten duen familia-enpresaren marka-lanketa osoa egitea.Garapena Enpresak urte asko zeramatzan arren, marka-elementurik gabe ziharduen, eta marka izatearen garrantziaz jabetuta jo zuten Gakoara. Proiektuaren ezaugarriak aztertu eta...

Kirolene Film Fest jaialdirako lan grafikoak

Kirolene Film Fest jaialdirako lan grafikoak

Helburua Kirolene kirol-irakaskuntzarako zentroak antolatutako film-jaialdiaren irudi korporatiboa eta publizitatea lantzea.Garapena Kirolari buruzko film laburren lehiaketa honetarako irudia eta ekimenaren publizitate-kanpainarako euskarriak landu ditugu.

Osakidetzako euskara zerbitzuari diseinatutako lan grafikoak

Osakidetzako euskara zerbitzuari diseinatutako lan grafikoak

Helburua Euskarari ikusgarritasuna ematea osakidetza barruan.Garapena Hainbat urte daramatzagu egitasmo ezberdinetan parte hartzen: diseinu lanak egiten eta batez ere produkzio lanetan. Egitasmoen zabalpenean beharrezko dituzten euskarriak diseinatu eta ekoizten:...

Gazteei zuzendutako komunikazio kanpaina

Gazteei zuzendutako komunikazio kanpaina

Helburua Durangoko gazteak kontzientziatzea osasuna izateko eskubidea eta hegoaldeko herrialdeen errealitatearen gainean.Garapena Publiko gazteari zuzendutako kanpaina bat zela jakinda, egin genuen lehenengo gauza erabili beharreko tonua zein zen zehaztea izan zen....

Ilustrazioa oinarri duen kanpaina

Ilustrazioa oinarri duen kanpaina

Helburua Emakume langilearen nazioarteko egunerako bitarteko grafikoak lantzea.Garapena Ilustrazio bat egitea planteatu dugu, kartel, esku-orri eta beste euskarrietako elementu grafiko nagusi bezala. Diseinuaren osagaiak testua eta olio-pinturarekin sortutako...

Baliabide Gidaren itzulpena, diseinua eta maketazioa

Baliabide Gidaren itzulpena, diseinua eta maketazioa

Helburua Elorrioko  zerbitzu eta baliabideak jasotzen dituen gida egitea lau hizkuntzatan. Elorriora iritsi berrientzat erabilgarria izan dadin.Garapena Hainbeste hizkuntzatan landu beharreko gida izanik, edukiaren diseinua bereziki zaindu behar izan dugu. Hizkuntza...

Marka berriaren sortze-lana eta diseinua

Marka berriaren sortze-lana eta diseinua

Helburua Biolandare Haztegi Ekologikorako marka berria sortzea.Garapena Biolandare haztegian jarduera desberdintzeko marka sortu genuen, Ekoale, Biolandare marka ardatz hartuta. Irudi berriari identitate-elementuak ematen dizkio baina ez oso agerian. Ekoale identitate...

Bideo korporatiboak eta promozio-bideoak

Bideo korporatiboak eta promozio-bideoak

-- Egunerokotasunean mota askotariko mezuak jasotzen ditugu etengabe, eta nahaspila horretan bereizteko modurik eraginkorrena bideoa izan daiteke kasu askotan. Gertutasuna adierazteko bertutea dauka eta ulertzeko oso erraza da, hartzailearen arreta lortzeko bitarteko...

Argazkiaz gainera diseinuaren presentzia nabarmena duten postalak

Argazkiaz gainera diseinuaren presentzia nabarmena duten postalak

Helburua Elorrioko Udalak turismoari begira argitaratutako 40 postaleko bilduma argitaratzea.Garapena Itziar Baztarrika argazkilariarekin elkarlanean egin dugu argazkigintza lana. Berak ateratako irudiari, guk itxura eman diogu, argazki hutsa izan ez zedin. Elorrioko...

Webgunea eta irudi grafikoa Asier Perez mendi gidariarentzako

Webgunea eta irudi grafikoa Asier Perez mendi gidariarentzako

Helburua Asier Perez mendiko gidaren webgunea eta irudi grafikoa lantzea.Garapena Gakoan webgunea eta irudi grafikoa landu genizkion, gustura, eta pozik egin genuen, guk ere maite ditugulako mendia eta natura. Webgunea ikastaro eta jardueretan izena emateko prestatu...

Argitalpen-diseinua eta produkzioa

Argitalpen-diseinua eta produkzioa

Helburua Elorrioko Udalak argitaratu nahi duen “Atzoko hitzak josten: Elorrioko historia emakumeen eskutik” liburua maketatzea.Garapena 284 orrialdeko liburuaren azala diseinatu eta maketazioa egin dugu. Liburua bi hizkuntzatan dagoenez, maketazio argi eta ulerterraza...

Bezeroak